LETRA
Ttiki-ttikitik aitak ta amak
fraide ninduten nonbratu,
Bai eta ere Salamankarat
ixtudiante bildadu :
Salamankarat nindoalarik
bidean nuen asmatu
Ixtudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu!!
Ostatu xume pollit batean
gosez gelditu bainintzen.
Nexka xarmant bat ari zitzaitan
mahainean zerbitzatzen :
Begia kartsu ezpaina lore,
enekin aise mintzatzen.
Aingeru hori ordu berean
ene bihotzian sartu zen!!
Hitz erdi batez maite nuela
erran nion beharrira ;
"Bainan gaixoa, herabetua,
ihesi joan zen kanpora".
-Ez ahal nuzu, izar ederra,
kondenatzen ifernura !
Ez da sekulan ene gogotik
histuko zure itxura!
Jainko maiteak egin banindu
zeruetako giltzari,
Azken orenean jakingo nuen
atea nori ireki :
Lenik aitari, gero amari,
gero anai-arreberi,
Azkenian, eta sekretuan,
ene maite politari!!
................................................................................
Amaia Zubiria, Erramun Martikorena eta Maite Idirin abestutako abesti bat. 2002. urtean kaleratutako "Ipar Euskal Herria Kantuz" bilduman topa daiteke kantu polit hau.
Amaia Zubiria, ahotsa
Erramun Martikorena, ahotsa
Maite Idirin, ahotsa
Pascal Gaigne, kitarra
Maite Idirin, nahiz eta Ugao herrian jaio 1943. urtean, Iparralden errefuxiatu behar izan zuen. Paris egon zen bizitzen eta abesten hiru urtez. Yupanqui musiko argentinarraren eraginez hasi zen abesten, horregatik 1968. urtean kaleratutako bere lehen diskan, euskeraz moldatutako bertsio batzuk zeuden. HERRIKOI folk kolektiboa martxan jarri zuen. 1976. urtean, "Ortziken" kolektiboko diskoan parte hartu zuen. Gero musika klasikorantz jo zuen, Euskal Kamerata taldea eratuz. 1988. urtean disko dotore bat atera zuen eta, 1992. urtean, beste bat "Ametsetan" izenburuarekin. Sopramo moduan abestu du ere, "Felipe Gorritiren omenez" edota "Polyphonies vocales en Pays Basque" (1996) lanetan.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Maite_Id...
................................................................................
Erramun Martikorena, goitizenez "Otsobi" (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1943), artzaina eta euskal abeslaria da, folk musikan diharduena. Ospetsua da haren ahots ederra. 2004 urtearen hondarrean jendaurrean kantatzeari utzi zion, baina 2008az geroztik jendaurreko ekitaldietara itzulia da, bakanago bada ere.... Biba zu!!
http://www.badok.eus/euskal-musika/er...
........................................................................................
Una canción del trio vasco formado por los celebres Erramun Martikorena, Amaia Zubiria y Maite Idirin. Les acompaña a la guitarra, el señor Pascal Gaigne.
Amaia Zubiria una de las voces femeninas euskaldunes que permanecen como referencia de la canción vasca contemporánea. No tiene mayores prisas para grabar nuevos discos, pero estos han ido jalonando su ya larga trayectoria como cantante desde los tiempos mozos del grupo Haizea, con Txomin Artola. La intérprete usurbildarra de Zubieta edito "Nabil" en 2008, que sería el quinto disco grabado de modo autónomo, tras "Amonaren mengantza", "Hou Pitxu hou", "Mami xuri" y "Haatik", y el decimotercero desde su debut discográfico en el año 1977 con Haizea y pasando por sus numerosas colaboraciones con el citado Artola y Pascal Gaigne. Su mano derecha es Pascal Gaigne, un músico francés afincado en Donostia y recientemente galardonado en los Premio de la Música de España. Ocupa mucha presencia en las canciones, dotándolas de un fino minimalismo a la guitarra.
Информация по комментариям в разработке