01x05.- baDA!bil - Artistaren konpromisoaz, esan vs. egin

Описание к видео 01x05.- baDA!bil - Artistaren konpromisoaz, esan vs. egin

"Utzi ditzagun hitzak, agindu beza ekintzak" kantatzen du J Martina talde larrabetzuarrak. Zer harreman dago diskurtsoaren eta praktikaren artean, edo esaten denaren eta egiten denaren artean? Zenbatekoa da tartea? Zenbatekoa izan daiteke? Zenbatekoa izatea nahi dugu? Artistaren arduraz, koherentziaz, erantzukizunaz eta abarrez hitz egin dugu baDA!bil podcastaren edizio honetako bostgarren eta azken atalean.
Hiru lagun eseri ditugu mahai inguruan solasteko, kasu honetan ere. Paul Beitia zarauztarra, hainbat diziplinatan trebatua, "Itu Banda" literatur taldean aritutakoa, baita "Errime" musika taldean ere. "Ekida" arte ekimen sozialistako kide da gaur egun. Olaia Inziarte oronoztarrak, musika proposamen propioa darama oholtzaz oholtza. Aurrez Joseba Tapiaren, Chica Sobresaltoren eta beste hainbaten proiektuetan hartu du parte. Hirugarren mahai kidea, Xalba Ramirez donostiarra da. Musikaria eta kazetaria, besteak beste. "Koban", edo "Physis vs nomos" gisako taldeetan egin du bidea. Aurten, "Nakar" talde sortu-berriaren lehen lana ari da aurkezten. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun, Amets Aranguren, 2023ko baDA!bil-en aurkezle lanak egin dituena.
BaDA!bil, HIrudamatxok ekoizten du EITB Podakasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.


🎥Harpidetu zaitez:    / eitbeus  

👇Informazio gehiagorako: https://www.eitb.eus/

📲Jarrai gaitzazu sare sozialetan:
Facebook:   / eitb  
Twitter:   / eitbeus  
Instagram:   / eitb  

Комментарии

Информация по комментариям в разработке