Eñaut Elorrieta & Olaia Inziarte

Описание к видео Eñaut Elorrieta & Olaia Inziarte

Eñaut Elorrieta & Olaia Inziarte - Izar polisariar bat
------------------------------------------------------------------------------
Adiskide
Nahi dizut kantu hau kantatu
bihotza hitzez goxatu,
Esaidazu,
zu ere oroiminez itzartu
eta distantziaren hautsak mintzen al zaitu?
aiene berak hartzen gaitu
Bart amets bat izan nuen
Kontaidazu

Izar polisariar batek esnatu nindun
Izar polisariar batek hitz egin zidan
izar polisariar batek erantzun zidan
aske izango garela

Adiskide
nik ere nahi dizut kantatu
zauriak itxi eta batu
esaidazu
Saharan haizea oldartzean
lur gorria horra iristen dan
zuk kresala usaintzen al duzu?
Bart amets bat izan nuen
kontaidazu

Izar polisariar batek esnatu nindun
Izar polisariar batek hitz egin zidan
izar polisariar batek erantzun zidan
aske izango garela

norantz begira goaz ordutik
izar beraren atzetik
argia urratzen ari denean
gure begien ertzetik

…………….

Jatorrizko kanta: Una estrella polisaria.
Kantuaren moldaketa: Eñaut Elorrieta eta Olaia Inziarte
Hitzen moldaketan laguntzaile: Uxue Alberdi
Ahots eta kitarra akustikoak: Eñaut Elorrieta eta Olaia Inziarte
Soken moldaketa eta grabaketa: Xabier Zeberio eta Markel Zeberio
Kitarra elektrikoa: Joseba Irazoki
Baxua: Joanes Ederra
Bateria: Mikel Fagoaga Leiza
Umeen korua: Jadiyetu Yahdih Ali, Mohamed-Fadel Alien Abderraman, Sidi-Brahim Mohamed-Ali, Omar Ahmed Yiahia, Maia Garcia-Ariño, Claudia Dorronsoro, Alba Trescastro, Noelia Relloso, Irati Echevarria, Adrian Jimenez, Hugo Romero eta Manu Villaroya.
Estudioa: Elkar
Soinu teknikaria: Victor Sanchez

  / enaut_elorrieta  
  / deserrikokantak  
https://open.spotify.com/artist/6neie...

Комментарии

Информация по комментариям в разработке