San Migel eguna Igorreko Ermitean. 1985

Описание к видео San Migel eguna Igorreko Ermitean. 1985

San Migel egunez, Igorreko San Migel ermitan erromeria ospatzen da. 1985. urtean geu be han izan ginan eta geugaz batera Bonifazio Arandia "Fasio" trikitilari handia hauspoari eraginez. Benetan gizon berezi eta maitagarria Fasio: Kepa Artetxek berak be lagun handitzat eukitakoa. Beragaz batera, beste lau andra ikusi geinkez jantzan laukoteka gurutzetara. Jantzi gorriagaz dagoana Fasioren andra, Damiana, dogu eta urdinez, ostera, Luis Bilbao "Luitxue"-n emaztea dan Juanita Artabe.

Araonako eta puntapioetan arazo barik ekiten deutsie dantzateari, baina baltseora heltzerakoan arazoak sortzen jakez euretariko batek ez dakialako bueltaka dantza egiten.

Ondoren, Luitxue ikusi geinke. Kepa Artetxek hamabi urte ebazala leku berean ikusi eban zelan belaunekaz markatzen ebezan pasuen amaierak. Luitxue kamara aurrean arrotz sentitzen zan arren, Kepak berak konbentzitu eban horretara.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке