'Trikiti eta pandero festa' (2) (Larraitz, 2019-04-13) (58'46'')

Описание к видео 'Trikiti eta pandero festa' (2) (Larraitz, 2019-04-13) (58'46'')

Lehen trikiti eta pandero festa burutu da Larraitzen. Horretarako, bazkaria antolatu da eta 103 bazkaldar bildu dira bertara. Abaltzisketako jaietan eta beste hainbat ekitalditan egin izan ohi dituzte emanaldiak baina inoiz ez dira elkartu guztiak. Helburu horrekin hasi ziren prestatzen emanaldia eta ia bi hilabete eman dituzte horretan. Guztira, adin ezberdinetako herriko 16 trikitilari eta pandero jotzailek hartu dute parte emanaldian: gazteenak 11 urte ditu, eta helduenak, 78. Bazkalosteko emanaldia luzea bezain ederra, bi ordu eta erdi iraun duena izan da.
Hogeita hiru pieza entzun eta ikusteko parada duzu bigarren bideo honetan. Hasteko, 4 pieza jo eta kantatuko dituzte Iñaki Artola, Jon Garmendia eta Lorea Senperenaren artean. Felix Mayoz eskusoinu-joleak eta Aiorak lau pieza emango dituzte… Maialen laugarrenean batuko zaie eta lauretan Lorea izango dute bidelagun perkusioan. Segidan, Felix Mayoz eta Juanito Zubizarreta eskusoinu-joleen ordua izango da. Bederatzi pieza interpretatuko dituzte guztira. Programazioan zehaztuta dagoen moduan, “Egun da Santimamiña” pieza joko dute Ibai eta Juanitoren artean, gazteena eta zaharrena eskuz esku. Felix eta Evak fandangoa eta arin-arina emango dituzte, eskusoinua eta trikitia konbinatuz. Eta festari amaiera dotorea emateko, hiru pieza joko dituzte denen artean.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке