LETRA
Zer nahiago duzu? Hona menua!!
Kableak, kableak, hona kableak,
potroetan, potroetan egokiena!!
Tori, tori, tori, gustatzen zaizu?
Gozoa, gozoa ez al da horrela?
Zer nahiago duzu? Hona menua...
Bainera, bainera, hona bainera,
sartu ba, sartu burua,
ura, pixa, kaka, bakarrik esan,
zeurea da aukera, geurea lana...
Zer nahiago duzu? Hona menua!!
Zer nahiago duzu?
Zein ederra menua,
denetarik dute hemen,
zein aukera zabala,
laster itzuliko naiz!!
Zer nahiago duzu?
...............................................................................
M-ak taldearen kantu bat, beraien laugarren diskotik, "Barkatu ama". 1989.urtean ekoiztu zuten, IZ estudioetan (Donostia).
Kaki Arkarazo, gitarra
Xabier Montoia, ahotsa
Fernan Irazoki, bateria
Mikel Irazoki, baxua
Anjel Valdes, perkusioa
M.ak euskal rock talde sinestezin bat izan zen. 1980. urtetik 1990. urtera bost diska eder atera zituzten. Ez ziren ospe haundia izatera iritsi, baina gaur egun belaunaldi berrien bihotzetan daude gorderik. Kaki Arkarazok taldean gitarra jo eta diskak guztiak produzitu zituen, soinu paregabe, indartsu eta dotore bat utziz, bere ukitu magikoa. 1989. urtean iritsi zen "Barkatu ama", M-ak taldearen eztanda ekarri zuen diskoa. Aurrez landutako guztia jasotzeko garaia zen. Taldearen egonkortasunak areagotu egin zuen haren sorkuntza. 17 kantu grabatu zituzten disko horretarako, baina 15 bakarrik argitaratu ziren biniloan -beste biak diskoaren berrargitalpenean kaleratu ziren, konpaktuan-. Haize atalak (saxofoia, tronpeta, tronboia) garrantzi nabarmena hartu zuen diskoan.
Kolaboratzaileen artean, Fermin Muguruzaren ahotsa entzuten zen “Bloody Mary” kantuan, Xabier Montoiaren ahotsarekin erritmoz beteriko sasielkarrizketa sortuz. Kantuen sorkuntza Arkarazo eta Montoiaren lana zen, baina lehen aldiz taldeko lau kideek sinatutako kantu bat zegoen: “Deabrua teilatuetan“. Erritmo atala ongi olioztaturiko makina bat zen, eta gitarren presentziak nabarmen egin zuen gora, teklatu jolasak eta sintetizadoreak alde batera utzita. Konponketa eta ñabardura guztiak mimoz landu ziren disko horretan. Taldearen kantu esanguratsu asko disko horretan biltzen zituzten: “Txo ixildu!“, “Euskalduntze metodo arina“, “Pistolaren mintzoa“, “Menua“, “Opor guztietako zalantza“… Lehen aldiz, Katarainek ez zuen parte hartu grabazioan, baina taldearen zuzeneko soinu teknikaria izaten jarraitu zuen.
http://www.badok.info/euskal-musika/m-ak
....................................................................................
Una canción del grupo vasco M-ak. Su cuarto álbum, "Barkatu ama" (Perdóname mama), fue grabado en los estudios IZ (San Sebastian) en 1989. Es un satira el variado menú de torturas en una comisaria, sus cables, ahogamientos, golpes...
M-ak (traducido al castellano, «las emes» o «las hembras») fue un notable grupo de rock del País Vasco (Europa). Nacieron a principios de los años 80 y se disolvieron en 1991. Su cantante, Xabier Montoia, abandonó la banda punk alavesa Hertzainak y se unió al guitarrista Kaki Arkarazo, que habia formado la banda M-ak en la ciudad de Donostia, junto a Irantzu Silva, su pareja sentimental. Tambien se unieron gente como Fernan Leiza y Mikel Irazoki. Hasta su separacion, M-ak publicaron cinco álbumes gloriosos. Pero eran los punkis años 80, la época del fiero Rock Radical Vasco, y el sonido personal de M-ak pasó algo inadvertido, aunque a partir de los años 90 fueron muy reivindicados por las jóvenes generaciones.
En la actualidad, M-ak son una banda casi de culto en Euskadi. Su momento de máxima popularidad en vida fue acompañando a los célebres Kortatu (a los que Kaki se unió como segundo guitarrista durante la última gira de éstos). "Barkatu Ama" fue mayor "éxito" comercial y artístico de la banda vasca. Un disco excepcional que no tiene nada que envidiar a ningún grupo rockero del Estado, ni anglosajón. Un montón de sensacionales temas, con letras en euskera llenas de fina ironía y garra. Su sonido es todavía perfecto gracias a las manos de oro de Kaki Arkarazo como productor. El tema "Deabrua teilatuetan" bautizó al grupo de Tolosa de mismo nombre, quienes demostraron su admiracion por los veteranos M-ak versionando "Opor guztietako zalantza" en su primer disco. La canción "Pistolaren mintzoa" también fue versionada con gran éxito por el grupo Negu Gorriak dentro del álbum doble "Borreroak baditu milaka aurpegi" (1993).
http://m-aktaldearenfankluba.blogspot...
DISCOGRAFIA
1983. "Mmmmm"
1985. "Emeak eta harrak"
1987. "Zuloa"
1989. "Barkatu Ama"
1990. "Gor"
Информация по комментариям в разработке