201912290301 Kupela Taldearen azken erromeria eta agurra bertsotan

Описание к видео 201912290301 Kupela Taldearen azken erromeria eta agurra bertsotan

2019ko abenduaren 29an, igande arratsaldez ospatu zen Aiako Andatza Auzoko Aristerrazuko Plazan, "KUPELA" Taldearen ibilaldiko amaierako erromeria eta bere jarraitzaileri agurra.

Hasiera denak dute bukaera bat, eta oraingoan Kupelako Xabier, Angel eta Jexuxek erabaki zuten oraingoz amaiera ematea euren erromerietako ibilbideari, eta zer egokiago horretarako, eta Aristerrazuko plaza aukeratu zuten.

Hasieratik plaza ikuslez eta dantzariz betea zegoen azken agurra eskertzeko. Arratsaldeko seita erdietan hasi, eta gabeko hamarrak arte jarraitu zuten euren repertorioko piezak jotzen etenik gabe.

Ikusle eta dantzariak, hainbat txalo zaparrada eskeini zituzten erromerian zehar pieza bakoitzaren ondoren. Argi eta garbi geratu
zen, dantzariak, KUPELA Taldekoak oso gogoko zituztela eurek eskeinitako doinuak dantzatzeko.

Azkenean etorri zen sorpresa, iñor ez genduen espero eta Angel Larrañagak "bertso hunkigarriekin" eman zion amaiera Kupela taldearen ibilbideari, euren eskerra agertuaz batez ere, kupela zela medio, erromerietan hainbat gazte ikusi eta ezagutu al izateko aukerari.

Interneterako konexioaren kapazitatearen arabera, bideoa ikusi liteke pantalla osoan bideoaren kalitatea mantenduaz. Irudia pixelatu edo gelditzen bada musikak jarraituaz, Interneterako konexioaren kalitate baxuaren seinale adierazle da.

Informazio eta argazki gehiago:
https://txokomusikala.com
https://txokomusikala2.blogspot.com/
ERROMERI ETA OSPAKIZUNAK pestainan.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке