Bertso saioa (1) (Zizurkil, 2023-08-15) (37'50'')

Описание к видео Bertso saioa (1) (Zizurkil, 2023-08-15) (37'50'')

Bertso saio bikaina antolatu dute herri-jaien baitan, Zizurkilen. Sei bertsolari igo dira oholtzara Imanol Artola ‘Felix’ gai-jartzailea gidari izanik: Unai Mendizabal, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia (Irazuren ordez), Andoni Egaña eta Sustrai Colina. Derrigorrezko agurraren segidan ofiziotan hasi dira gaurko protagonistak. 1) Egaña eta Sustrai herriko udaltzainak dira. Erkorekak esan du hemendik aurrera pistolarekin ibili beharko dutela. 2) Lujanbio eta Zubeldia udaleko euskara-teknikariak dira. Udaleko langileen euskararen erabilpena bultzatzea dute arduretako bat. 3) Mendizabalen etxe ondotik GR bide bat igarotzen da. Zakur batzuk ditu lotuta baserria zaintzeko. Alaia badator oinez baina zakurrekin beldurtu egin da, bidea albo batera utzi eta belardian zehar doa. 4) Egaña pertsonai publikoa izaki… idazle, bertsolari, gidoigile… hainbat puntu jarri dizkio ‘Felix’-ek. 5) Haurrak aitari (Colina) ipuin bat kontatzeko eskatu dio, beldurrak uxatu eta lasaitze aldera.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке