Gorlako trena - Ktarsia

Описание к видео Gorlako trena - Ktarsia

Bonberenean grabatu eta masterizatuta Eguzki Azkaraten eskutik.

GORLAKO TRENA

Gaueko hamabiak bost gutxi
eta badator eguneko azkena,
izara artetik pasatzen entzun
eta oroitzapenak nahasten dizkidana.

Segituan pasa da azken trena
bagoi guztiak merkantziaz beteta,
norentzat izango da hori?
nork kontsumituko du hori dena?

Oroitu zara eskolako lagunaz
bagoi batean etorri omen zena.
Eta galdetzen diozu zure buruari
nor izango ote da orain bera?

Bagoi bakoitzeko oroitzapen bat
zure lagun zena bihurtu da erraz
zure bizitzako momenturen baten
kontsumitu zenuen hartan.

Segituan pasa da azken trena
bagoi guztiak merkantziaz beteta
norentzat izango da hori?
nork kontsumituko du hori dena?

Bigarren bagoian uniko laguna
lau urte eta gero ahaztu duzuna.
Zenbat parranda, gau eta eguna,
eta orain da zuretzat soilik ezaguna.

Eta bizi-bizi dator azkena,
hemen da izan zenuen neska
beste batengatik utzi zenuen bera
eta oraindik zure buruan bueltaka dabilena.

Segituan pasa da azken trena
bagoi guztiak merkantziaz beteta
norentzat izango da hori?
nork kontsumituko du hori dena?

Bagoi bakoitzeko oroitzapen bat
zure lagun zena bihurtu da erraz
zure bizitzako momenturen baten
kontsumitu zenuen hartan.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке