Gatazkaren memoria: Irekiera ekitaldia (I)

Описание к видео Gatazkaren memoria: Irekiera ekitaldia (I)

'Gatazkaren memoria eta memoriaren gatazka' izenburua hartu du 2024an Usurbilgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, memoria eraikitzean presentzia desberdina hartzen duten ahots ugarien botere-harremanen dinamikak nola eragiten duen landu dugu.

Irekiera ekitaldian Agurtzane Solabarrieta (Usurbilgo alkatea), Ane Sarasua (UEUko idazkari nagusia) eta Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria) jarri dira norbere esparrutik memoriari begira.

Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке