TRIKITRAKA TRIKITRON 2007 (5X08) Lizarra – “MAC KAKU IN THE FAR WEST”

Описание к видео TRIKITRAKA TRIKITRON 2007 (5X08) Lizarra – “MAC KAKU IN THE FAR WEST”

Euskal Telebistak 2007. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 5. denboraldiko 8. atala da hau, 2007. urteko urtarrilean Lizarrako Los Llanos kulturganean grabatua.
Atal honetan, Martxelino Nobel sariak bere azken asmazioa aurkeztuko du geltokian: munduko pena guztiak uxatzen dituen formula. Bestalde, Mirri kopetilun azalduko da, ingeleseko klasean 0 bat atera duelako.
Ondoren, Mirrik protesta idatzi bat egingo du Txiribitonen kontura. Gero, Txiribiton penalti jaurtiketan aritzen saiatuko da. Baloiari emateko momentuan, Osasuna futbol taldeko ekipazioa janztera joan eta Pepittok pintxatuko du baloia.
Hori gutxi balitz, Lizarrako haurrek Pelipe trenari jaten emateko aukera izango dute, goxoki-jaurtiketan lehiatuz.
Saioaren amaieran, pailazoei, "Zintzoa, gaiztoa eta itsusia" pelikularen antzera jantzita daudela, duelo bat egitea bururatu zaie. Horretarako, kontrinkante bat beharko dute: Mc Kaku izango dena.
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: “Barrebusean”, “Erromako zubia margotzen”, “Arre, arre, astotxo!” eta “Altza Pelipe!”.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке