Bertso saioa (1) (Leitza, 2021-07-10) (29'54'')

Описание к видео Bertso saioa (1) (Leitza, 2021-07-10) (29'54'')

Bertso saioa burutu da Leitzako plazan. Sei protagonista izan dira oholtza gainean: Julio Soto, Miren Amuriza, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi bertsolariak Ane Intxausti gai-jartzailearen esanetara. Haserako agurraren ostean, beste honako gai hauek ikusi eta entzun ahal izango dituzu lehen bideo honetan: 1-Bostak. Aurten txapelketa urtea da Nafarroan. Bina bertso. Lehenengoan, txapelketako saio baten aurretik dituzten mania, erritual, ohiturak… jasoko dira bertsoan. Bigarrenean, berriz, txapelketako saio baten ondoren dituztenak. 2-Aitor eta Miren. Guraso-alabak dira. Aitorrek taberna du baina jubilazioa ere laister helduko da. Miren langabezian dago. Aitak taberna eskaini dio alabari baina honek ez du ezer jakin nahi. 3-Xabat eta Julio. Biak bi nafar ez euskaldunak dira. Oposaketa batera aurkeztu dira. Juliok alemaniera ikasi berri du, eta Xabatek, euskara. Juliok puntu gehiago ditu oposaketetan Xabatek baino.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке