KAKA EGINGO DUGU - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz

Описание к видео KAKA EGINGO DUGU - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz

BOSGARREN ATALA: KAKA EGINGO DUGU

Haurrentzat pixoihala edo fardela uztea sekulako aurrerapausoa izaten da. Atal honetan, Loa, Laia, Qiang eta Niko-k, fardela uzteko prozesu hau modu lasaian eta presarik gabe lantzeari buruz kantatzen dute. Guraso zein familiaren laguntza, gidaritza eta animoak ezinbestekoak izango dira modu naturalean eta patxadaz aldaketa egiteko eta pixontzia erabiltzen hasteko.

Handitzen noa
handitzen, handitzen
mundua ezagutzen
nire gorputza maitatzen
babesten eta zaintzen.

Harpidetu▶️ https://labur.eus/loaetalaiagara
Entzun▶️ https://labur.eus/loaetalaiamusika
Babestu▶️ https://www.loaetalaia.eus

#loaetalaia #kakaegingodugu #marrazkibizidunakeuskaraz

KAKA EGINGO DUGU

Du dubi du, dubi du, dubi du,
kaka egingo dugu.

Agur pardela agur, agur
laster ikasiko dut
nik neuk bakarrik komunean
agur esango dizut.

Astiro-astiro presarik gabe
horrela askoz hobe,
ondoren garbitu ipurdia
leun-leun, suabe-suabe.

Du dubi du, dubi du, dubi du,
kaka egingo dugu.

Handitzen noa
handitzen, handitzen
mundua ezagutzen
nire gorputza maitatzen
babesten eta zaintzen.

Du dubi du, dubi du, dubi du,
kaka egingo dugu.

LANTALDEA
Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio
Musika moldaketak: David Sanchez Damián
Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero
Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara

©Paraxut Produkzioak 2023

Комментарии

Информация по комментариям в разработке