Haizea dator ifarraldetik (Xabier Lete)

Описание к видео Haizea dator ifarraldetik (Xabier Lete)

Haizea dator ifarraldetik,
hego berotik ekaitza,
ez da nabari lanbro artean
asaba zaharren baratza...
eguneroko lagunak ditut
beldurra eta zalantza,
ardo txar honek eragiten dit
noraezeko balantza.

Itzal gaiztoak isurtzen dira
mendi hegaletan behera
argi apalak badoaz laster
bat-batean itzaltzera...
izen zehatzak uzten ditugu
erortzen zulo beltzera,
prestatzen gera etxe hustua
arrotz guziei saltzera.

Etxea hustuz badoa ere
noizbait bazuen biztunik,
ez dut onartzen ordez datorren
maizter aldrebes hiztunik...
nahi ez badugu denon artean
eraman karga astunik
gurdi okerra zuzen lezakeen
dotrinarikan ez dut nik.

Agur oihanak, agur itsaso,
atariko lizardia
imajinetan izkutatzen zait
hurbileko izadia
odolarekin pozointzen dugu
herri baten izerdia
irrintzi gorriz auzika dator
irabazleen zaldia.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке