'Vol.1' is the debut EP by stoner/sludge band Tzar from Hondarribia/Lazkao, Basque Country released in 2021.
01 Zerbait Esateko Gai 0:00
02 Herren 05:50
03 Balaztak Grabitatearen Kontra 08:31
04 Izu Gabe 13:28
the EP is NAME YOUR PRICE at Bandcamp:
https://tzartzartzar.bandcamp.com/alb...
https://tzar.eus/
LYRICS:
01 Zerbait Esateko Gai 0:00
"Izan ahotsa zerbait esateko gai,
izan begia hitzak iltzatzeko gai.
Arnas estua, ahizpa baten aienea bularrean,
lixtu, odola eta bilisa nahasirik haginetan.
Zein aho, begi, bular duzu urratuko?
Zein duzu berriz joko harro asetzeko?
Hitzik gabeko oinaze biraoa begietan,
esteak jaten dituen egia hitz bakarrean.
Izan adore entzun nahi ez duzun horrentzat ere.
Izan kemena ehunka egunsenti oldarkorren pare.
Zu! Gizon zigor gabe.
Zu ator zuriko, to mila urteko zama eta osinean ito.
Izan adore entzun nahi ez duzun horrentzat ere,
izan adore inork entzun nahi ez duenarentzat ere"
*****
02 Herren 05:50
"Hau ez baita izango adiskideak egiteko kantua,
lurpeko itzaletan deserria bilatu nahiez
loakatzetan murgiltzen diren kosmonautak,
lekeitioko aieneak eta azken hatsez doinuztatutako seaska kantak,
jaioberritzerik ez eta harakiriaren aiztoa
izan bertzerik gelditzen etzaion kantua.
Itsu eta ilun, zurbil eta mehe,
herren bezain zurbil eta mehe.
Hildako heroi zurbil eta mehe,
martir antzu, zurbil eta mehe.
Luze eta astun zuen berba erreak paper bustietan.
Eta erauzi nauzu, bota gaituzu.
Dizdira iheskor baten semeak,
plusbalia kulturalen putrekumeak,
behartu gaituzue izatera sorterrian arrotzak.
Herrian arrotzak"
*****
03 Balaztak Grabitatearen Kontra 08:31
"Gasolina tanta suak irensten du lurra ukitu baino lehen.
Suziri bat galaxian, kosmosean txinparta mutu bat besterik ez.
Tranpa bat dela diozu, arazo bat, lepoan mailukada gor bat.
Argi izpi bakarra da kornea erretzen dizun hori berbera.
Grabitatearen kontra ez da aski balaztik,
lurrikara hankaz gora, ez da aski balaztik.
Sabelean zulo beltza, ez da aski balaztik,
ubidea burmuinean, ez da aski balaztik
gu gelditzekorik.
Denbora lehortzen hareazko erlojuan.
Libre izatea maitea defendatzea bada esaidazu zuk zer
duzun orain maiteago, lur eskukada hau
ala opio apur bat gehiago.
Autonomia apur bat gehiago?
Gerra galduan bala bat gehiago?
Biluztutako errege bat gehiago?
Anestesia apur bat gehiago?
Azken guda dantza bat gehiago?
Amaren hilobi epelean lore zimelduen ohe heze bat gehiago?"
*****
04 Izu Gabe 13:28
"Aizkora enborrean,
labana sahietsean,
oiartzuna zuloan,
su makila izotzean.
Geldigaitzezko urratsak,
maldan gora urratsak
beltz lohizko ibaian gora
miseriazko itsasoa erdibituaz
piztiaren zintzurrean behera.
Lepoan udaberria,
lorezko udaberria,
ahizpa baten keinua,
indar eta oihua
piztiaren zintzurrean behera,
piztiaren zintzurrean behera
izu gabe bide bakarrean
izu gabe eguzkirantz.
Piztiak jan nahi gaitu, jan plastiko beltzetan.
Piztiak jan nahi gaitu, gure egia ordea murtxikagaitza da.
Hobi luze eta hezea hau, bizitza oso baten zama eta tristura
atzean utzi eta eguzkiaren epeletan elkartuko gara,
eguzkian,
izu gabe eguzkian"
uploaded with the band's permission...
Most of my uploads are posted in a number of Facebook groups and that is including 'Doom/Stoner/Sludge/Psychedelic' with 38K+ members which is managed by me. The group doesn't allow shit-posting; unrelated memes/stuff, over-posting and annoying/rude/racist/homophobic/sexist behaviour will NOT be tolerated. Join if you like:
/ jpriest011
/ rob.doom.hammer
/ rob.doom.hammer
[email protected]
Информация по комментариям в разработке