Txerri festako bertsoak (1) (Abaltzisketa, 2023-12-16) (27'04'')

Описание к видео Txerri festako bertsoak (1) (Abaltzisketa, 2023-12-16) (27'04'')

Dozenaka herritar elkartu dira udaletxearen arkupeetan, txerrikiak dastatzeko. Izan ere denetik jarri dute arkupeetan atondutako mahaietan: txorizoa, hirugiharra, odolkia eta abar. Txerriak dena baitu aprobetxatzeko. Hotzari muzin eginez, giro ederra sortu da bertaratu direnen artean. Eta nola ez, bertsolariak ezin ziren falta festari txinparta ateratzeko. Ardura hori Julio Soto eta Iker Zubeldiarengan egon da. Eta lortu dute: aurrean zegoenari kantatu diote eta elkar mokoka ere jardun dute. Hasiera, arkupeetan bertan eman diote. Horko bertsoak dira entzungo dituzunak.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке