Ni olentzero naiz (Benito Lertxundi)

Описание к видео Ni olentzero naiz (Benito Lertxundi)

Anai-arrebak
ni Olentzero naiz
ni Euskalerriko Olentzero
atzoko eta biharko opariak
dakartzkitzuena
traizioz hildako karlisten
gibel freskoak
geldirik dauden burni oletako
maillu eta auspoak
mehatzariak, ikazkinak,
benakeroak, zurginak
eta olagizonak
esku eta aurpegiak garbi
begiak malko
biraoka eta zikin
mendiari behera
iheska kaietara
gari eta oihal
bila doazenak,

Espainiako opari
garestia dakartzuet
espaineratutako Bizkai
mehatzetako burnia
anai-arrebak aditzen?

Orai hemen nago
etxeko sutondoan zerraldo
zomorroak ahoan,
lerdea dariodala
hemen nago.

Orduñatikako
bidez datozen
hiltzailei begira
eta ikusten
nola ari diren
gure kaiak lelo-kabiak
bihurtzen ikusten
orain txizpaz armatutako
kaioen ega askea,

hemen nago,
Leonard Cohen bezala
sentitu nahirik
trintxeretako
gudariei jauna
deramaioten apez
euskaldun bat izan nahian,

a, ni plazerra naiz
ni basauntz bat naiz
Jaizkibeletik
itsasora jauzika doana
eta gauez beren burua
hiltzen duten
euskal olerkariekin
eta haien gorputzak
laztanduko dituzten
lupin eta legatzekin
Laga, Bakio eta Ondarraitzeko
ondartzetan mintzatzen naiz
ni haur jaioberria naiz
Aturri ibaian barna
ene arbasoen
laztan eta fereken
billa dabillena,

a, ni izanen naiz
ene alaben
arto, maitale eta seme
eta euri denean
haiekin joanen naiz
bertsoak entzutera
Xenpelarrenera,

Irlandako emakumeok,
Euskalerriko emakumeok
gure abestiz
beteko dugu geroa
belarrezko arparen
itzalean eginen loa
eta zuen semeak
bretoi izanen dira
Bizkaiko eukalitoen antzera,
eta inork, inork ez du
honen berri izanen
debekatua bait dago
gure amodioa,

eta orain banoa
eta barka kantu triste hau
barka txoriekin besarkaturik
gure itsasoko ur sakonetan
murgiltzen banaiz

Agur ene, Agur seme
Agur itsaso, Agur Garazi
Agur, Agur anai-arrebak
Agur ene, Agur seme
Agur anai-arrebak
Agur ene, Agur seme
Agur ene guztiak.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке