Aberri Egunean etorkizuna erabaki nahi duen eta 7 herrialde dituen nazioa garela aldarrikatuko dugu

Описание к видео Aberri Egunean etorkizuna erabaki nahi duen eta 7 herrialde dituen nazioa garela aldarrikatuko dugu

Pernando Barrena EH Bilduren Europako hauteskundeetarako hautagaiak eta Oihana Etxebarrieta Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren bozeramaileak agerraldia egin dute gaur goizean Iruñean, martxoaren 31n Nafarroako hiriburuan ospatuko den Aberri Egunean parte hartzera animatzeko.

Barrenak nabarmendu duenez, «ezkerreko independentistok argi daukagu gurea herria dela, nazio bat garela eta gure etorkizuna erabaki nahi dugula. Anbizioa eta determinazio kolektiboa ditugu hori horrela dela frogatzeko, eta ziur gaude lehenago edo geroago Estatu izango garela».

Bestalde, Barrenak eta Etxebarrietak Iruñeko Aberri Eguneko ekitaldien egitaraua aurkeztu dute. Nabarmentzekoa da 12:00etan Golemetatik abiatuko den manifestazioa. «Aberri Eguna energia guztia biltzeko eta askatzeko unea izango da, pertsona berdinen eta askeen euskal errepublika eraikitzeko», adierazi du Etxebarrietak.

Jarrai gaitzazu:
Twitter:   / ehbildu  
Facebook:   / ehbildu  
Instagram:   / eh_bildu  
Telegram: https://t.me/ehbildu
Webgunea: www.ehbildu.eus

Комментарии

Информация по комментариям в разработке