Xabier Silveira - Kartzelako bertsoak (NBTX13 finala, Iruñea, 2013-03-24)

Описание к видео Xabier Silveira - Kartzelako bertsoak (NBTX13 finala, Iruñea, 2013-03-24)

Nafarroako bertsolari Txapelketako finala (Iruñea), 2013-03-24.
Gaia: "Seinalea jaso duzu. Orain ez dago atzera bueltarik".

Azken urteetan gure herrian
nola ez zegoen giro
agintariak armak izaki
gu egin ginen bandido
lepo gainean militar botak
jartzen zituzten aldiro
pentsatzen nuen ez ote dute
Herri hau zein den jakingo
adrenalina zait igo
ez dut egingo berriro
egin edo ez dudan jartzeak
ez dit mesede egingo
hau da unea eta buruan
eman behar diot tiro.

Ez da erreza izango gero
karga hau eramatea
ezta ere noski hogei urteko
kartzel zigorra jatea
argi izpi bat nahi duen haren
zigorra da itzalpea
ta mesedetzat hartzen dudan hau
bihur liteke kaltea
ordea Herri maitea
inperioen hankapea
tiro bat aski ez bada berdin
zait bospasei ematea
gerra delako bide bakarra
nahi dugunontzat bakea.

Urteak dira bizi naizela
pistola bat eramanez
"askatasuna edo heriotza"
lau haizetara erranez
zer bizi da hau jasan behar dena
besteen menpe izanez?
horrela izan behar badugu
berdin izan zein izan ez
hogeita bost urte janez
hiltzeko prest nagoenez
askatasunik nahiz ta ez lortu
honi bost tiro emanez
balio beza beste inor hil
ez dezagun gutxienez.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке