Kerobia - Materia organikoa eta gainerakoak [Diska osoa]

Описание к видео Kerobia - Materia organikoa eta gainerakoak [Diska osoa]

Iruñeko talde hau 2001 urteko azken hilabetean sortu zen Xabi, Mikel eta Germán San Martín-en (teklatu ohia) batzearekin. 2003ko Urtarrilararte hirukote moduan mantendu zen, Karlos Ortiz baxujolea sartu arte. Laukote honekin kaleratu zuten haien lehenengo diska: Kerobia (2004, GOR). Diska horrek 2004ko Euskal Herriko diska onenari ‘Gaztea saria’ lortu zuen. Lan honen aurkezpen kontzertu bira egin ondoren, 2005. urteko Abenduan, bigarren diskoa izango zenaren prestakuntzarekin hasi ziren eta Karlos Ortiz-ek Kerobia utzi ondoren, Alberto Isaba- ri eman zioten ongietorria baxujole bezela.

Konposizio berri honekin kaleratu zuten beraien bigarren lana: Rose Escargot (2006, GOR). 2007ko urte amaierararte taula gaineran egon ondoren Germán San Martinek taldea utzi eta Mikel Isabak hartu zuen bere tokia teklatujole moduan.

Ondoren, Kerobia proiektu berri batetan murgildu zen eta trilogia bat burutu zuen. Trilogia honen ildo nagusia zabor edukiontziak izan ziren. Trilogia kaleratzeko, GOR disketxea utzi eta “Y LAS ARDILLAS MÁGICAS” zirgilu propioa sortu zuten. Horrekin batera, SGAE-n baja eman, eta Creative Commons lizentziapean atera zituzten ale ezberdinak.

2008ko apirilean trilogiaren lehen atala kaleratu zen: Materia organikoa eta gainerakoak (2008, ‘Y LAS ARDILLAS MÁGICAS’). Diska honekin 2009ko apirilean Euskal Herriko talde honenari ‘Gaztea saria’ lortu zuten.

Abestien zerrenda:
01 Asteroideen antzokian artista eraila 00:00
02 Aurkitu dute 03:45
03 eta telefono gorrian 06:16
04 Mezu bat zuretzako 11:56
05 "Gauza sinesgaitzak ikusi ditut han kanpoan" 15:35

Комментарии

Информация по комментариям в разработке