TRIKITRAKA TRIKITRON 2010 (8X17) Lizarra – “HIRU FAKIRRAK”

Описание к видео TRIKITRAKA TRIKITRON 2010 (8X17) Lizarra – “HIRU FAKIRRAK”

Euskal Telebistak 2010. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 8. denboraldiko 13. atala da hau, 2010. urteko martxoaren 15ean Lizarrako Los Llanos Kulturgunean grabatua.
Atal honetan, Txirri liburu aspergarri bat irakurtzeko asmoarekin azalduko da. Mirri eta Txiribitonek bultzatuta, soinu-efektuz osaturiko narrazioa kontatuko dute.
Ondoren, barrearen jolasean jokatuko dira pailazoak. Banaka, banaka, pailazo bat geltokiaren erdian eseriko da eta gainontzekoek barrea eginarazi beharko diote. Barrerik egin gabe denbora gehien aguantatzen duenak irabaziko du jolasa.
Gainera, Musikolokoek musika instrumentu ikustezinak jotzen erakutsiko digute.
Azkenik, zirko mundiala iritsiko da geltokira. Emakume bizarduna ez ezik, gainontzeko artistak ez dira agertuko. Azken momentuan, hiru fakir azalduko dira: Txirri, Mirri eta Txiribiton. Behar bazalako fakirrak direla frogatzeko era guztietako trebetasunak erakutsi beharko dituzte.
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek "Zoro gaitezen", "Tortolika", "Altza Pelipe!" eta "Pintto-pintto", "Allakuidaos" edota "Goazen denok kalejiran!" bezalako abestiekin sortutako pot-pourria abestuko dute.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке