Aizkolari gazteen I. Xanisteban Saria (Oiartzun, 2020-01-05) (9'55)

Описание к видео Aizkolari gazteen I. Xanisteban Saria (Oiartzun, 2020-01-05) (9'55)

Hogei urtez azpiko bost aizkolariren arteko lehia izan da Oiartzungo Madalensoro plazan. Bertako ‘Herrikirolzaleak’ taldeak antolatu du txapelketa. Egin behar izan duten lana honako hau izan da: lau kanaerdiko eta 54 ontzako bi enbor moztea. Epaileak, berriz, Gipuzkoako Herri Kirol Federaziokoak izan dira. Hodei Ezpeleta eibartarrak erabili du denbora gutxien (13’02) enborrak mozten. Unai Zabala leaburuarrak 41 segundo gehiago behar izan ditu (13’43). Aroztegiko Xuban Kañamares hirugarren izan da (14’55). Laugarren eta bosgarren Astigarragako Axel Larrañaga eta Markel Zapirain sailkatu dira.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке