Errekan gora (Jexuxmai Lopetegi)

Описание к видео Errekan gora (Jexuxmai Lopetegi)

Zuzenekoa Zarautzen Modelo aretoa, 2013ko azaroak 8.
Musikariak: Jexuxmai boza, Xanet Arozena gitarra, Aitor Arozena baxua, David Etura bateria, Satxa Soriazu teklatuak, Unai Moraza teknikaria.

Errekan gora
(J. Lopetegi)

Errekan gora kantari nauzue.
Goi-urtegia, berriz, aurrez aurre.

Nork esan zidan: “Barren izarrei
jarraitzen dionak ez da ez inoiz hilen“.

Salto egin dut, salto,
baina urrun dut goi-lakua.
Bide zauriak ez ditut
hain minbera sentitzen.
Saltoak ditut berritzen,
goi-lakua dut amets.

Errekan gora, gogoa behar da!
Pausoa emana dut eta belaontziak erre.

Nork esan zidan: “Baitako izarrez
jabetu ezkero, dena sosegu eta atseden“.

Salto egin dut, salto, gertuago dut goi-lakua.
Zorion lautada ikusi dut une ttipi batez,
eguzki-izpi lerdenez
saltoak ditut berritzen,
goi-lakua dut amets.

Errekan gora. Eusten diot oraindik.
Nekea dut etsai baina jada ez dago bueltarik.

Nork esan zuen: “Bizitza osoa
ametsa zela eta ametsak amets“.

Salto egin dut, salto, gertuago dut goi-lakua.
Zorion lautada ikusi dut une ttipi batez,
eguzki-izpi lerdenez
saltoak ditut berritzen,
goi-lakua dut amets.

Ahotsa eta gitarra: J. Lopetegi. Bateria: David Etura. Gitarrak: Sergio Villar. Teklatuak: Satxa Soriazu. Baxua: A. Arozena. Koroak: Lopetegi, A. Arozena, Unai Moraza.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке