Bertso desafioa Kantabriko tabernan (2) (Tolosa, 2024-05-31) (40'42'')

Описание к видео Bertso desafioa Kantabriko tabernan (2) (Tolosa, 2024-05-31) (40'42'')

Bertso desafioa izan da Tolosako Kantabriko tabernan. Etxe hau oso ezaguna da herri-kirol munduan, bertan eztabaidatu eta itxi baitira apustu sonatuak. Oraingoan, ordea, beste kirol batez ari gara: hitzaren kirola edo jolasa. Tolofolk jaialdi arrakastatsua antolatzen duen ‘Jea-jeaka’ kultur elkarteak batu ditu Kantabrikon bi belaunalditako bi bertsolari: alde batetik, buruz buru lau txapel dituen Andoni Egaña (62 urte) eta bestetik, Danel Etxeberria (16 urte) gazte tolosarra. Gazteak ausarta dela eta bertsotan moldatzen dela erakutsi du afal ondorengo ordu eta erdiko saioan. Apustu bat ixten denean, seinalea jartzen dute apustulariek. Danel gazteak ere seinalea ipinita utzi du etorkizunari begira. 1) Danel 60 urteko bertsolaria da, 4 txapel dituena eta edonork desiatuko lukeen curriculum-arekin. Andoni, berriz, bertso-eskolan dabilena, eskolarteko txapelketaren bat jokatu duena… Oraintxe du unea bertso-maisuari galderak egitekoa. 2) Ezkutuko hitzaren jolasa, galdera-erantzunen bidez. 3) Puntu libreko saioa eta azken agurrak.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке