BARRE BUSA 2000 (1X22) - Elgoibar

Описание к видео BARRE BUSA 2000 (1X22) - Elgoibar

Euskal Telebistak 2000. urtean zehar emititutako Barre Busa programaren 1. denboraldiko 22. atala da hau, 2000. urteko maiatzean Elgoibarko Herriko antzokian grabatua.
Atal honetan, pailazoek emango diote hasiera programari, non Mirrik, Txirrik esaten duen guztia errepikatzen duen. Gainera, Mirrik eta Txiribitonek Gurasodromoan parte hartzeko ahalmenak egingo dituzte.
Gaurkoan, hiru lagun etorriko dira Barre Busara, txisteak kontatzera. Txan magoak bere magiarekin liluratuko gaitu berriz. Oraingoan, Ixiar Oreja aurkezlea laguntzaile izango du. Gurasoen arteko txapelketa den ‘Gurasodromoa’ eta bizikleten zozketa ere ez dira faltako.
Hori gutxi balitz, Mirrik eta Txiribitonek barazkien kontrako gerra hastea erabaki dute. Horretarako, Mirri kapitain eta Txiribiton soldadu bihurtuko dira.
Gainera, abesti hauek abestuko dituzte: "Allakuidaos", "Bakearen usoa", "Gugana etorri" eta "Agur, agur, agur!"

Комментарии

Информация по комментариям в разработке