TRIKITRAKA TRIKITRON 2007 (5x13) Bilbo – “TUNTANKAKUN”

Описание к видео TRIKITRAKA TRIKITRON 2007 (5x13) Bilbo – “TUNTANKAKUN”

Euskal Telebistak 2007. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 5. denboraldiko 13. atala da hau, 2007. urteko otsailaren 5ean Bilboko Arriaga antzokian grabatua.
Atal honetan, Pepittok erakustaldi ederra prestatu du bere motor berriarekin: Anakleta Gas. Bestalde, Txirrik Tartzanen antzeko oihua egitea proposatuko die Mirri eta Txiribitoni.
Ondoren, Mirrik joko Mirrilinpikoak inauguratuko ditu geltokian, azafata eta kirolari prestu eta guzti. Gero, Txirrik sukaldea zikin-zikin aurkituko du. Izan ere, Txiribitonek egin behar zuen gaurko harrikoa, baina ez du egin. Txirrik eta Mirrik beharta, harrikoa egingo du Txiribitonek, baina bere erara, noski.
Bitartean, Marsel magoak koloretako galtzerdiekin egingo du jokoa eta Ertza taldeak ere saioa eskainiko du. Hori gutxi balitz, Irungo haurrek Pelipe trenari jaten emateko aukera izango dute, goxoki-jaurtiketan lehiatuz.
Saioaren amaieran, pailazoek sekulako aurkikuntza arkeologikoa egin dute: faraoien aztarnak aurkitu dituzte Pagasarrin. Batetik, jeroglifikoak, eta bestetik, momia barruan duen hilkutxa.
Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: “Salatari kontakatilu”, “Ni ez naiz zomorroa”, “Matelo” eta “Altza Pelipe!”.

Комментарии

Информация по комментариям в разработке